ASTEKO KRONIKA.

(2014ko apirilaren 30ean).

 

 

 

         EUSKAL ELOA.

 

            2014ko urtarrileko Euskal eloan, azkeneko urtean partidaren bat jokatuta duten jokalariak soilik kontutan hartuta, buruan Ferenc Berkes hungariarra ageri da, 2.698 puntuz. Lau puntu galdu ditu.

 

            Bigarren postuan Markus Ragger austriarra dago, 2.657 puntuz. Bi puntu irabazi ditu.

 

            Hirugarren tokian Ivan Salgado Lopez galiziarra dugu, 2.616 puntuz (8 galduta).

 

            Romain Edouard frantziarra laugarren dago, 2.567 puntuz (elorik ez du mugitu).

 

            Bosgarren lekuan Stuart Conquest ingelesa dugu, 2.541 puntuz (3 igota). 2013an Xakeko Taldekako Euskal Ligan Sestaorekin aritu zela gogoratzen dugu.

 

            Seigarren Alfonso Romero Holmes Herrialde Katalanetakoa dago, 2.510 puntuz (6 igota). Hau ere ohikoa de Sestao taldean.

 

            Zazpigarren Salvador Gabriel Del Rio De Angelis argentinarra dugu, 2.506 puntuz (28 galduta). Sestao taldean aritu zen 2013an. Baita ere aritu da 2014an.

 

            Informazioa: “http://ajedrez.iruditzen.com/elofva/00000396.html” webgunean.

 

         EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            Jokatutakoak.

 

            2014ko apirilaren 21etik 27ra Adin guztietako Euskadiko Banakako Xake Txapelketa jokatu da, Zornotzan (Bizkaia). Laugarren aldiz irabazi du Santiago Gonzalez De la Torre bilbotarrak. 5’5 puntu atera ditu. Donostiako Gros Xake Taldekoa da. Bigarren Salvador Gabriel Del Rio De Angelis Sestao taldeko jokalari argentinarra geratu da, baita ere 5’5 puntuz. Hirugarren tokian Mikel Huerga Leatxe jokalari iruindarra sailkatu da, 5 puntuz. Ondoren, Igor Villalta Bustillo arabarra, Rodrigo Sarralde Osua bizkaitarra, David Astasio Lopez arabarra eta Aitor Alcaide Luque gipuzkoarra sailkatu dira.

 

Informazioa: “http://chess-results.com/tnr131730.aspx?art=4&lan=1” webgunean.

 

            2014ko apirilaren 22tik 26ra Gazte mailako Euskadiko Xake Txapelketa jokatu da, Eibarren (Gipuzkoa), 18 urtez azpiko jokalarientzat. Luis David Jimenez Almeida jokalari nafarra izan da irabazle, 5 puntuz. Burlatako Mikel Gurea taldean jokatzen du. Bigarren Joseba Llano Olabarrieta bizkaitarra izan da, 5 puntuz. Hirugarren tokian Alejandro Bernal Gomez jokalari tuterarra sailkatu da, 4’5 puntuz. Ondoren, Ibon Barrio Ugidos bizkaitarra, Aritz Abalia Patiño gipuzkoarra, Beñat Lomas Romero arabarra eta Irati Laseca Arana nafarra geratu dira.

 

            Hain zuzen ere, Irati Laseca Arana geratu da gazte mailako emakumezko Euskadiko xake txapeldun, 4 puntuz. Ondoren, Maitane Varas Lopez de Echezarreta bizkaitarra sailkatu da, 3 puntuz (11. tokian).

 

Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/6EHT_CAMP-EUS-IND-JUV-CAD/m-1_hasiera.html” webgunean.

 

            2014ko apirilaren 23tik 26ra Kadete mailako Euskadiko Xake Txapelketa jokatu da, Eibarren (Gipuzkoa), 16 urtez azpiko jokalarientzat. Adrian Martinez Fernandez jokalari bizkaitarra izan da irabazle, 5 puntuz. Bigarren Jon Lagos Lejarraga bizkaitarra izan da, 4’5 puntuz. Hirugarren tokian Ander Martin Iribar gipuzkoarra sailkatu da, 4’5 puntuz. Ondoren, Jon Ander Santas Martin bizkaitarra, Jose Luis Muñoz Avila gipuzkoarra, Aritz Morante Rafael arabarra eta Markel Zuloaga Erauskin gipuzkoarra sailkatu dira.

 

            Cecilia Perez Sodupe gipuzkoarra geratu da kadete mailako emakumezko Euskadiko xake txapeldun, 3 puntuz (14. postuan). Ondoren, Ane Miren Diaz Herrero bizkaitarra sailkatu da, 2’5 puntuz (18. tokian). Atzerago, Diana Valdezate Garcia bizkaitarra, 2’5 puntuz (22. lekuan).

 

            Jokalari nafarrik ez da izan txapelketa honetan, Nafarroako Xake Federakundeari esker. Kadete mailako Nafarroako Xake Txapelketa data berberetan jartzea bururatzea ere!

 

Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/6EHT_CAMP-EUS-IND-JUV-CAD/m-1_hasiera.html” webgunean.

 

         MUNDUKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            Jokatutakoak.

 

            2014ko apirilaren 23tik 25era, Errusiako Khanty-Mansiysk hirian, Xake Azkarreko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa jokatu da. 15 minutuko 15 partida izanen dira (gehi 10 segundo jokaldiko).

 

            Kateryna Lahno ukraniarra (2.581 FIDE elokoa, partida azkarretan) izan da irabazle, 10’5 puntuz. Bigarren Alexandra Kosteniuk errusiarra (2.551 FIDE elokoa, partida azkarretan) geratu da, 10’5 puntuz. Hirugarren Olga Girya errusiarra (2.381 FIDE elokoa, partida azkarretan) sailkatu da, 10 puntuz.

 

            Informazioa: “http://wwrbc2014.fide.com/wp-content/uploads/results/results.html?l=en&tb=10_“.

 

            2014ko apirilaren 26an eta 27an, Errusiako Khanty-Mansiysk hirian, Tximista Xakeko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa jokatu da. 3 minutuko 30 partida izanen dira (gehi 2 segundo jokaldiko).

 

            Anna Muzychuk esloveniarra (2.613 FIDE elokoa, tximista xakean) izan da irabazle, 23 puntuz. Bigarren Nana Dzagnidze georgiarra (2.523 FIDE elokoa, tximista xakean) geratu da, 20’5 puntuz. Hirugarren Tatiana Kosintseva errusiarra (2.502 FIDE elokoa, tximista xakean) sailkatu da, 20 puntuz.

 

            Informazioa: “http://wwrbc2014.fide.com/wp-content/uploads/results_blitz/results.html?l=en&tb=10_“.

 

         XAKE TORNEOAK.

 

            Jokatzekoak.

 

            Txantreako 2014ko Jaietako Xake Torneoa maiatzaren 1ean jokatuko da, Orvinaren lokalean, arratsaldeko 5etan. 5 minutuko partidak izanen dira. Helduen torneoa da, bestelakorik ere baita. 2013an, Luis David Jimenez Almeida izan zen irabazlea.

 

Apuntatzeko Orvinaren lokalera joan beharra dago. Irekita dago astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 6etatik 8etara. Baita ere posta elektronikoz egin daiteke: “clubajedrezorvina@hotmail.com” helbidean.

 

            San Prudentzio XXXVIII. Xake Torneoa maiatzaren 4an jokatuko da, Gasteizko Beti-Jai Mendizorrotza pilotalekuetan, goizeko 10etan hasita.  5 euro ordaindu behar dira Laboral Kutxako kontu honetan: 3035 0080 94 08000093285. Torneoan eskura ere ordain daiteke. Apuntatzeko posta elektroniko hau dago: “falajedrez@gmail.com“.

 

2013an, XXXVII. edizioan, Julio Granda Zuñiga perutarra izan zen irabazlea.

 

            Informazioa: “http://fadajedrez.files.wordpress.com/2014/04/bases-open-2014-1-1.doc“.

 

2014-04-30.

Iturria: Internet.